Badira zenbait urte talde psikosozial bat gazteen eta laguntzaileen esku dagoela federazioan. Hiru profesional badira, bakoitzak bere berezitasuna duena, laguntza psikologikoa behar dutenentzat hor direnak.
Martine psikologoa da, psikoterapeuta, eta trauma osteko akonpainamenduan, psikiatrian eta perinatalitatean berezitua. Frederique, erretretan den medikua da, kulturaz gaindiko zainketan berezitua dena. Sabine familia terapian zentratzen da.
Hiruek adierazten dute ez dela dudatu behar kontsulta egiteko, proposatutako entzutea egoera askoren erantzunak aurkitzeko egina baita.
Aipatzen dute harrera egiten zaien gazteek gutxitan egiten dutela desmartxa hori bakarrik. Laguntzaileek sufrimendu psikikoak atxemaiteko gaitasun handiagoa dute: portaera-aldaketa, buruko mina, loaren nahasmenduak, amesgaiztoak, kontzentrazioaren nahasmenduak... Hitzordu hauek edozein nahasmendu detektatzeko aukera ematen dute, ondotik tratatuak izaiteko. Gero,zainketa-egiturekin lotzen dituzte, behar izanez gero.
"Are gehiago", zehaztu du Frederique-k, "itzutzaile baten presentzia posible dela elkar ulertzea hobetzeko".
Bestalde, kulturaz gaindiko zaintzak pertsona bere jatorrizko kulturaren ezagutzarekin konprenitzea ahalbidetzen duela azaltzen du.
Martine, Frédérique eta Sabineren laguntza, jakina, pertsona migratzaileen harrera osoan zehar laguntza sendoa aurkitzen duten laguntzaile, ostatatzaile eta erreferenteei ere zuzentzen zaie. Eremu babestu horretan hitz egin ahal izatea laguntza handia da gazte horiei bakoitzak ematen dien laguntzan zehar.
06 70 30 59 47 telefonoan jar daitezke harremanetan.
Elkarrizketak Baionako Lesseps 9 kaian egiten dira.