3. argitaraldia
2026/09/24etik 10/03ra
Programme à venir
Les murs sont écueil
les ponts sont accueil
Immigrazioaren eta Demografiaren Behatokia (IDB) frantses elkarte bat da, 2020an sortu dena eta Nicolas Pouvreau-Monti da zuzendaria. Elkarte horrek hainbat artikulu zabaltzen ditu gure komunikazio kanaletan, gure egunerokoari buruz. "Behatoki" deitura horren azpian, esperientziaren nozio bat txertatuz, batez ere datuen erabilera selektiboan sortutako nahasmena sortzen da.
Badira zenbait urte talde psikosozial bat gazteen eta laguntzaileen esku dagoela federazioan. Hiru profesional badira, bakoitzak bere berezitasuna duena, laguntza psikologikoa behar dutenentzat hor direnak.
Espainiak paperik gabeko 500.000 pertsona erregularizatzen ari da. Zazpigarren erregularizazioa da, demokrazia 1978an itzuli zenetik. Ezkerra eta eskuinak izan dira hiru erregularizazioren jatorria, bainan bi helburu ezberdinekin: premia ekonomikoa batzuentzat eta giza eskubideen defentsa besteentzat. Bainan bat egiten dute erranez horrek bi alorretan laguntza serioa ematen duela.
NBE Nazio Batuen Erakundeko Haurren Eskubideen Batzordeak argitara eman berri ditu bakarrik dauden adingabe migratzaileak babesteko Frantziako Estatuak dituen gabeziak. Maleruski, ez da lehen aldia. Estatuaren huts egite horiei erantzutea da hain zuzen Etorkinekin Diakité federazioaren eginkizunetarik bat. Hori dela eta etengabe ari da aterpekideen bila,gazteak ez daitezen kale gorrian egon beren errekurtsoak irauten duen bitartean. Bizi esperientzia indartsua da gazte horiei eskua luzatzea.
Martxoaren 14an larunbat arratsaldeko 4etan Baionako Merkatu plazan hitzordu bat ematen zaie gorrotoari ezetz erran nahi dieten guziei, arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako nazioarteko egunaren baitan giza kate bat osatzeko hainbat elkarte eta erakundek egindako deiari erantzunez. Topaketa Judith Meyrounekin, antolatzaileetako bat Etorkinekin Diakiterentzat.
AEK ikaskuntza zentroen sareak antolatuta, Korrika, euskararen aldeko errelebo lasterketa enblematikoa, 2026ko martxoaren 19tik 29ra egingo da Euskal Herrian zehar. Iparraldean, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko 27 herri zeharkatuko ditu. Etorkinekin Diakite federazioak bat egingo du horrekin, martxoaren 24an Baionan egingo duen errelebo hartzean, 1 479. kilometroan, 21:50 aldera.
Zatozte une kolektibo indartsu hau partekatzera !
2025eko urrian auzia izan ondotik, gaur jakin dute zazpi auzipetuek errugabetuak izan direla. Korrikan etorkinak Lapurdira sartzen laguntzeagatik epaitu zituzten. Alta, auzitegian euskaraz egitea eragotzi diete.
J’accuse auzia Baionan iraganen da astearte honetan (urriaren 7an). 2024ko Korrikaren karietara migratzaileak muga pasatzen lagundu zituzten 7 lagun auziperatuak dira. Amaia Fontan Etorkinekin Diakité elkarteko kidea gonbidatu dugu. Estatuen migrazio politikez gain, Europako migrazio politika gogortzen ari dela salatu du. Iragan irailaren 23an, J’accuse sostengu plataformako kide batzuk errezebitu zituen Pernando Barrena Euro diputatu abertzaleak europar parlamentuan kasuaz mintzatzeko. Jakin auzia kari, 4000 lagun auto-inkulpatu direla elkartasunez. Eta elkarretaratzea antolatua da arratsaldeko oren batetik goiti Baionako auzitegi aintzinean astearte honetarako.