Immigrazioaren eta Demografiaren Behatokia (IDB) frantses elkarte bat da, 2020an sortu dena eta Nicolas Pouvreau-Monti da zuzendaria. Elkarte horrek hainbat artikulu zabaltzen ditu gure komunikazio kanaletan, gure egunerokoari buruz. "Behatoki" deitura horren azpian, esperientziaren nozio bat txertatuz, batez ere datuen erabilera selektiboan sortutako nahasmena sortzen da.
Bere ibilerak ez du ezer zientifikorik,Le Monde egunkarian migrazioetan adituak diren akademikoen kolektiboak erakusten duen bezala.
Zer zabaltzen du benetan IDBak?
Nicolas Pouvreau-Montik Le Point aldizkariari eskainitako elkarrizketan, IDBa den tresna ideologiko horren mekanikaren euskarriak argiki erakusten ditu. Ahantzi gabe, IDBa "Ideien laboratorio" bat dela, parte batez Pierre Edouard Stérin-en Périclès fondoak finantzaturik.
Yazid Sabeg Dibertsitate eta Aukera Berdintasunerako komisario ohiak deszifratutako mekanika honen xehetasunak irakurtzera gonbidatzen zaitugu Mediapart blogean.
Horrela,IDBaren hurrengo textuak zure begien aintzinean iristen direnean arbitratzeko elementuak izango dituzu.
Eta horrek oroitarazten digu gaur egun zein garrantzitsua den gure gizartearentzat informazioaren jatorria kontuan hartzea eta haren iturriak egiaztatzea,edonork bere iritzia emateko gai izateko.